Gaberdiko Cowboy #4 Twin Peaks

Gaberdiko Cowboy bueltan da eta oingoan 2017ko akontezimientoari buruz ein dogu berba.
Play it again Badalamenti!

Portadie Kaderademaderan eskutik, millesker!

Advertisements

Marginalia #0 Txiletik

Marginalia irratsaioan lehenengo saiorako Txileko doinuek ekarri doguz. Euskal Herixe eta Txilen arteko loturie aspaldikoa da, eta hori erakusteko Txileko historixen errekorrido bat ein dogu lehenengo, gero musikien bidezko ibilaldixe eitxeko. Gozatu!

Mikro Irekian #3 Irola Irratia

Gernikako LEKUEK festibalean irrati libreen inguruko solasaldi bat antolatu dogu BIZTU IRRATIkook. Plazer bat izan da gure artean IROLA IRRATIAko bi kide (Jon eta Pedro) izatea. Mahai ingurura BIZTU IRRATIko Ariane ere gonbidatu dogu eta Aritz izan dogu dinamizatzaile. Bertan ibili gara ordu bete luzez gure irratien eta irrati libreen oraina eta geroaren inguruan sendo hausnartzen. Beti barre artean, noski ;). Hurbildutako jendeak ere izan zuen debatean parte hartzeko aukera. Denaren gainetik… GORA IRRATI LIBREAK!!

Kilometro Berlau: #2 Parte Hartuz

“Astran amets politikoa danon artien eraikitzeko asanblada, gure hortzimuga identifikatzeko eta lanien hasteko.”
Asanblada astie dogu hau eta horregaitxik irratixe kalera atara dogu, Leioako Unibertsitatera hain zuzen be. Bertan, Parte Hartuzeko masterreko ikasliek diren Alazne eta Iagogaz batu gara ez bakarrik zapatukoari buruz berba eitzeko, baitte 1. asanblada, ideien laborategi eta abarreri buruz. Entzun!

Metal Fabrika #4 (II. denporaldia)

Kostata baina hemen gatoz 2018 lehen irratsaioarekin. Hainbat eztabaida eta “vacile” artean Gernikako LEKUEK festibalean METAL FABRIKAk jarriko duen aletxoari buruz hitz egingo dugu, proposamenak, klasikoak eta beste hainbat!!! Dena ere metalaren esparruan. On egin!!!

Taldeak: Avantasia, Equipoise, Mendel, Masterplan, Immolation, Behemoth, Aeonic, Etorkizun Beltza, Moonloop, Legen Beltza, Ozzy Osbourne

Kilometro Berlau: #1 Esperimentua

Urtarrilen 27xen aurretik irratsaio hau grabeu dogu, Kilometroan 1. asanbladien garrantzixe helaraztelo helburuegaz. Ganera, jentie asanbladara zein bazkarire etorteko animetiez gain, 0. asanbladatik hona ein dogun biherra azaltzen saiatu gara, metodologia, komunitate eta komunikazino lan-taldiek euki daben funtzinoa azalduz gauza askon artien…

Gaberdiko Cowboy # 3 Ametsak

Gaberdiko Cowboy # 3 Ametsak

2. denboraldixeri hasierie emoteko ametsan inguruen jardun gara eta honek pelikulatan ze papel jokatzen daben. Gainera Zine Klub Gernikako Pedro Durana eta Doru Presacariori eindotzaguen elkarrizketie entzuteko aukerie eukiko dogu. Horretaz aparte, Ibon Meñikagaz Azaroan 22xen Saregaz kolaborazinoan Astra Zineman proiekteko dogun Horas de Luz pelikulie komenteko dogu. Eta amaitzeko, Iraia Madariagak bere ikuspuntue emogo dozku azkenengo astietan Hollywoodeko sistema matxistieri buruz heltzen dabizkuzen albistien inguruen.

Zineklubegaz elkarrizketie

Ibonegaz elkarrizketie

Iraiagaz elkarriztie

Gozatu!

Metal Fabrika #3 (II. denporaldia)

Hemen gatoz II. denporaldiko lehen irratsaioarekin!! Hilean irratsaio bat burutzeko intentzioarekin jarri gara martxan. Gainera hainbat berrikuntzarekin gatoz, hortaz zuzenean entzutera gonbidatzen zaituztegu. On egin!!

Taldeak:Cain´s offering, Children of Bodom, Lost Soul, Beast in Black, Devin Townsed Project, Archspire, Didar, Aesthetic, Hilotz, Hex, Dying Fetus, Dio

METAL FABRIKA hemen dugu berriz!

Denboraldi honetako lehen kontzertua, Lekittoko Didar-en Kresalcoreagaz hasiko dugu; beraien disko barria aurkeztuko dutelarik.
Hurrengo taldea, Aesthetic izango dira, Ondarrutik.Hauek, “Black metala”, Death metala” eta antzekoak, pasadizu progresiboekin modu  zoragarrian nahasten dakizkitela erakutsiko digute.
Azkenik, Lasarte-Oriatik Hilotz-ek astinduko ditu gure belarriak, beraien thrash metal soinu gordinegaz. Hauek ere ikaragarriak dira.
Betiko legez, barran ateratako dirua, dagoeneko internetez 24 orduz emititzen den “Biztu Irratia” sustatzeko izango da. Egurreeeeeee !!!!!