Gure irratsaioak

Metal fabrika

METAL FABRIKA ekimena, ASTRA inguruan gabiltzan metal zale batzuengandik sortutako ekimena da. Alde batetik kontzertuak antolatzen ditugu irratia finantziatzeko eta bestetik irratsaio hau sortu gustoko ditugun metal doinu eta berriak ezagutarazteko.

Mikro irekian
Edozein gai, pertsona edo eragileri irekita egoteko prest dagoen irratsaio berria sortu da! Inongo estilo edo formatori itxirik egongo ez dena eta etorri daitekeen edozerri harrera egiteko prest.

Gaberdiko cowboy
Astra Zinemako replikantiek be geure irratsaio propioan jabe gara. Ezeitzule irratixek lotan atrapeu!

Marginalia
Gerizpetik argira

Ohiko ahotsetatik pixka bat alboratuta geratzen diren beste ahots horiei lekua egin nahi dien irratsaioa da Marginalia; musikariak gerizpetik argira, edo azken lerrotik lehenengora ekarri gura dituena. Azken lerrotik lehenengora esateak ez du zerikusirik musikarien kalitatearekin, hauek lehen lerrokoak bezain onak baitira; azken lerrotik diogu, irrati komertzialetan gutxi edo inoiz entzuten ez diren horiei egingo diegulako lekua batez ere. Emakume musikariengan jarriko dugu arreta; aitzitik, ez da emakumeei buruzko irratsaio esklusiboa izango.

4. Km

Ekaineko asanblatik eta elkartieri einiko elkarrizketatatik atara ziren ondorixoak erakutsi dozkuen 4. kilometro baten biher izena dekola Astrak. Irratsaio honek asanblada bakoitzeko akta funtzinoa beteko deu, iritzixek batu, jentie asanbladatara hurbiltzeko eta jakinen ganien jartzeko baliotuko dogu.

Advertisements