METAL FABRIKA #12

METAL FABRIKAren III. denboraldia bukatzear dago!! Maiatzak 3 eta Maiatzak 18ko bi kontzertuen aurkezpenaz gain temazo batzuk, bi festibal handiren pre-festien aipamena (Dimetal Fest eta Hezurre fest) eta nola ez, klasikazoa. On egin!!
TALDEAK: Thy art is murders, Project aegis, Horzdun, Niketz, The Wizards, Dead measn nothing, Orion child, Wicked Wizzard, Evil seeds, Taken, The Eleventh Plague, Megadeth

Advertisements

M8 Saio Berezia


Martxoan 8xe da eta emakumiek planto eitzie erabaki dabe egun berezi honetan ziher mobilizazinoatara joz eta grebie einez. Egun honetako ekintzak eta bizipenak hurbiletik jasotzeko asmoz Biztu Irratixe merkatu plazara atara dogu eta bertaratu dienakin irratsaio bat eindogu!

Entzun!

METAL FABRIKA #11

 

2019.ko lehen irratsaioan 2018 gure gustoko izan diren kanta, disko eta euskal taldeen aukeraketa bat egingo dogu. EKIN METALARI!!!

TALDEAK: Vision Divine, Behemoth, Amorphis, Inanimate existance, Obscura, Omnium Gatherum, Emperor, Aeolian, Vhaldemar, Fears Away, Bullets of Misery, Numen, Pantera

Gaberdiko Cowboy #6 Anime



Marrazki japoniarrari buruz jardun gara oingoan. Honen sorrerie eta eboluzinoaz ibil gara eta zelan eragin daben gure generazinoan Euskal Herrixen. Ganera, pasadan pintxopoten, anime generoari buruz galdezka ibil ginen eta ikusten dabenak zein ez, harixe emon dozkue urten ziren gai batzuk jorratzeko. Umien gauza bat da? Frikixena? Zegaitxik ikusten doguz horren hurrun geratzen jakun herrialde bateko marrazkixek?

Hori da dana ta gehixau Gaberdiko Cowboy irratsaioan!

  • Anime barrixek
  • Eztabaidak
  • Lehiaketa
  • Rekomendazinoak

Eztena

Eztena, gazte asanbladatik jaixo dan proiektu bat da. Jabetza pribatue herrixen eskuetan jarri, eredu alternatibo bat martxan jarri eta komunala eraikitzeko helburuegaz sortu dana. Bestiek beste, etxebizitzien arazoa, gaztiok harremantzeko espazixo faltie edo liburutegi baten biherizena izen die gazte talde hau gernikeko “bloke laranjie” okupetera bultzatu daben arrazoiek.
Gora Okupazioa!

METAL FABRIKA #5

ASTRAko ganbaran grabatutako irratsaioa Apirilak 14an egongo den Metal Fabrika hizpide izanik. Azken aldi honetan erabiltzen hari garen formatoa mantenduz lehendabizi gure hiru hizlariak mokoka harituko dira bakoitzak bere kantak defendatuz, ondoren proposamena, Metal Fabrikan hariko diren taldeen aurkezpena eta klasikoa amaitzeko. On egin!!!

Taldeak: Nervosa, Coprofago, Nightwish, Abnormality, Nightwish, Arch Enemy, Blackbeltz, Mitosia, Kraussk, OST, Warlock

Kilometro Berlau: #2 Parte Hartuz

“Astran amets politikoa danon artien eraikitzeko asanblada, gure hortzimuga identifikatzeko eta lanien hasteko.”
Asanblada astie dogu hau eta horregaitxik irratixe kalera atara dogu, Leioako Unibertsitatera hain zuzen be. Bertan, Parte Hartuzeko masterreko ikasliek diren Alazne eta Iagogaz batu gara ez bakarrik zapatukoari buruz berba eitzeko, baitte 1. asanblada, ideien laborategi eta abarreri buruz. Entzun!

Irratixe kalera atara dogu!

Gerniken abuztuen 12xen ein zan gazte egunien, Guregune, irratixe pasilekure atara gendun. Kontue da Irratsaioa galdu ein zala (batek jakin zegaitzik). Irratsaioak 2 ordu ta erdi bueltie iraun bazen eta bertan musikie jartziez aparte Asunek Gernikeko talde feministieri elkarrizketa bat eintzagun, Iraian bidez. Jaixetarako eraso sexistan kontra prest egon zan protokoloa azaldu dozkun, Emakundek Aste Nagusirako ataraniko playlisten inguruen esan dozkun, dekon aitzaki bakarra euskeraz abesti gitxi dauzela eta beste gauza asko, guztiz interesgarrixe ta aberasgarrixe. Gazte egune antolatzen ibili zien Gontzal eta Amaiurek euren esperientzixe konte dozkuen eta argi geratu zan gazte egunek aurrera begire badekola ausporik, gernike herri mobilizatue da eta indder horren erakusle da guregune. Amaitzeko Koldo Gezuragagaz elkarrizketa bat euki genun, nun barre batzuk bota genduzen aktualitatie errepasetan, gaztiek eta teknologixeri mendekotasune, turismoa eta abar. Hori dana ta galdu zan podcastien geratuko dien kontu batzuk. Itzela izen zan! Gora Gazte Egune! Gora Biztu Irratixe!

3. Irratsaioa, Gaberdiko Cowboy!

Busturialdeko irrati libriek badeko hirugarren irratsaio bat!

Astra Zinemako gaztiek euren zine irratsaioari hasierie emontzie, Gaberdiko Cowboy, Midnight Cowboy pelikula ederrari keinu einez.

Honetan, eurek ziniekiko dekien interesa uhinen bidez zabaltzen saiatuko dire. Eta zinie eraldaketarako herraminta moduen ulertzen daben eran, filosofi hau entzulieri helarazi.

Gazte honen moduen, zeuri be irratixek motibetan bazaittu, irratsaio propio bat eukitzeko aukerie dekozu! Jarri gugaz kontaktuen: biztuirratia@gmail.com korreora idatziz edo Astran gugaitzik galdetuz.

Irratsaioak entzuteko hemen linke: https://biztuirratia.wordpress.com/geberdiko-cowboy/