SARE ON konfinamendutik 5

Sare On Konfinamendutik 5.saioa dugu. Bertan konfinamendu egoeraren aurpegi ezberdinak jaso ditugu zenbait sarekideren bidez: Leire Gonzalez medikua, Erlantz de la Fuente bisitak egiten dituen laguna, eta Mikel Mundiñano Sare Nafarroako kidearenak, besteak beste.

Horri gehitzen zaizkio ohiko Patxi Gaztelumendiren gatibutza eta literatura kolaborazioa, eta oraingoan Koldo Gezuragaren eskutitza, bertso bidez eskainia.

Sare On guztioi!

Sare On Konfinamendutik 3

Sare On guztioi!

Konfinamendutik 3.saioa egin dugu: Maritxu Jimenez psikologoa eta Jaiki Hadi.ko kideak bere hausnarketa bidali digu. Patxi Gaztelumendi kazetariak gatibutza eta literatura kolaborazioan “Gatibu jaio nintzen”. Eta Idoia Fernandez.ek lagun presoa ezin bisitatzearen gora-beherak helarazi dizkigu.
Etxerako bidea saretzen jarraituko dugu!

Sare On konfinamendutik

SareOn guztioi!

Egoerak kinka larrian jartzen ari gaituen honetan elkar zaintzea ezinbestekoa dugu. Sarea inoiz baino garrantzitsuagoa da. Biztu irratiaren uhinak baliatuko ditugu konfinamentitik SareOn irratsaio berezia egiteko. Irudimena ardatz, urrun daudenekiko elkartasunez, etxekoak etxean izateko aldarrikapenez betea: Eneko Villegas, Faustino Villanueva (Txapu), Oihana Cabello, Iñaki Aurrekoetxea, Patxi Gaztelumendi eta Estanis Escribanoren laguntzarekin.
Uhin birtualak balia ditzagun eskubide urraketarik ez, hemen, denak eta orain aldarrikatzeko.

Sare On #10

Gaurko irratsaioan bi elkarrizketa izan ditugu: Aritz Maldonado 40minutu rock-eko antolatzaileak festibalaren balorazioa egin digu, eta Josu Barandikak Harrera elkartearen berri eman digu.

Horrekin batera, Maider Amutioren lekukotza eta Jon Rementeriaren eskutiza izan ditugu, kolaborazio gisa. Hurrengo irratsaioa datorren martxoaren 16an (astelehena) izango da.

Sare On guztioi!


Sare on #8

Sare on guztioi!

Gaur hiru elkarrizketa izan ditugu: Txabi Txakartegi sarekidea, Bego Landa eta Andrea Aiape Greba batzordeko kideak, eta Aitor Amutio Sare Gernikaren memoria proiektuaren berri emanez.

Horrezaz gain, Beñat Bilbaoren eskutitza, agenda, eta Patxi Gaztelumendiren gatibutza eta literatura kolaborazioa.

Hurrengo saioa otsailaren 21ean

Sare On guztioi!

Sare On berezia: Etxera Trail Pasilekutik

Gaur, Biztu Irratixen Sare On irratsaio berezia egin dugu Etxera Trail Elkartasun mendi lasterketan. Ia 1500 lagunek parte-hartu dute egitasmoan, ia 100 bolondresek…eta geure uhinen bidez kirola eta aldarrikapenari ahotsa, zabalpena eta ematen zenaren kronika txikia izaten saiatuko gara.
Esperientzia polita, ekarpen saiakera eta aldarrikapenarekin bat egiteko modua izan da. Gauzak horrela, lasterbideanen berri, atzoko kirola eta espetxea hitzaldia, egindako kanta eta bideoklipa, Sare Gernika, euskal sekekzio mendi martxa, antolatzaileen ikuspegia, partaideena….denetarik izan dugu euskal preso eta iheslariak etxera ekartzeko bultzada egun honetan.

Sare On #6

Sare On guztioi!

Gaurko saioan Eneko Madariagak Foruko solasaldiaren berri eman digu. Etxera Trail.eko Oier Bilbao eta Jon Landa izan ditugu urtarrilaren 26ko ekimenaren berri ematen. Maider Amutioren lekukotza urtarrileko manifestazioaz, eta Ander Elortegi bertsolariak bere eskutitza bertsoz idatzi digu.

Datorren irratsaioa urtarrilaren 17an izango da.