Mikro Irekian #4 Sare Feminista

Mikro irekian bueltan da eta Gernikeko jaixek ganien dekoguzelez, Sare Feministako Ane Ramos eta Libe lizarragagaz batu gara jaixetako protokoloari buruz berba eitzeko, gauza askon artien.

  • Abortue Argentinan
  • Martxoak 8
  • Sare Feminista(k)
  • Erakundiek eta antolakuntza feministie
  • Justizia patriarkala

 

Hasierako poemie Laia Carbonellen Finlàndia liburuko “Los caminos de la vida” poemien itzulpen bat da.

Mursegok einiko itxoitenen bertsinoa Erre Harriak youtubera igoniko bideo batetik atata dau. Gogoratu daigun Erre Harria espetxien dauela mozal legiegaitxik.

Iseo & Dodosound San Roke egunien eukiko doguz gurien

Anarin Iparraldeko neska Igor Zalbideak igoniko bideo batetik lortu dogu.

Advertisements

Mikro Irekian #3 Irola Irratia

Gernikako LEKUEK festibalean irrati libreen inguruko solasaldi bat antolatu dogu BIZTU IRRATIkook. Plazer bat izan da gure artean IROLA IRRATIAko bi kide (Jon eta Pedro) izatea. Mahai ingurura BIZTU IRRATIko Ariane ere gonbidatu dogu eta Aritz izan dogu dinamizatzaile. Bertan ibili gara ordu bete luzez gure irratien eta irrati libreen oraina eta geroaren inguruan sendo hausnartzen. Beti barre artean, noski ;). Hurbildutako jendeak ere izan zuen debatean parte hartzeko aukera. Denaren gainetik… GORA IRRATI LIBREAK!!

Mikro Irekian #1 Learning From the Past For a Better Future

Gerniken ospatuko diren topaketetan, Learning From the Past For a Better Future, memoria, antimilitarismoa eta bakea landuko dire batez be. Honetan, Irailaren 10etik 17ra bitartien ekintza ezberdinek egongo dire. Hori dana ta gehixauri buruz berba eitzeko Andreas Schaefter (Gernika Gogoratuz) eta Stefano Mezzigaz (Scola di Pace Monte Sole) batu gara, topaketa honen antolatzaile eta parte hartzaile moduen.

Mikro Irekian # 0 (Underground Gauak)

Lehen irratsaio honetan Underground Gauak-eko sortzaile bi izango ditugu solasaldian. Normalean ikusten ez den hori azalduz eta argitasun osoz hainbat gairen inguruan beraien eritzi zintzo eta zuzena emanez.

Taldeak: Lion’s Law, Grade 2, Evil Conduct, Cicatriz, Hexen, Pennycocks, Turbofuckers, Nuevo Catecismo Catolico