BIRUS DA PIZTIA #5 Ander Arros

Podcast modure entzuteko:

Badator kirolagaz giharrak mobitzeko baimena, ta guk gure giharrik gustokoenak mobitzen jarraitzen dogu: musikiegaz hunkitxuten diren belarrixek ta bixotzak!

Oraingo Birus da Piztia saio honetan, lehenengo, gure logelatako apalatara jo dogu, eta gure binilo berezixenetako batzuk heuts artetik berreskuretu.

Ostien, Ander Arros “&der” etorri jaku, musika eletronikoak, nahasketa musikalak, biniloak eta bere influentzi nagusixek erakusten.

(Biniloak) entzun ala hil!

BIRUS DA PIZTIA #4 Hodei Ensunza

Archive plataforman ikusteko:

https://archive.org/details/jitsimeetgooglechrome20200401213950trim

Zelan daroazue koarentenie? Etxeko egonaldi honetako gauzarik normalena interneten uger ein ta, bestiek beste, bideoklipek ikustie dan honetan, musikiek diseinuegaz eta animazinoagaz dekon loturie ekarri gure izen dogu Birus da Piztian sesino barri honetara.

Horretarako, Biztu da Piztian jarraitzaile sutsue dan Hodei Ensunza “Hodo” Bartzelonatik batu jaku, animazinoari, diseinueri, bideokliperi edo bere ibilbide pertsonal nahiz profesionalari buruz berbetako.

Arinau, baina, piztixok be gure bideoklip animauen proposamenak bota doguz, eta emaitzek bene-benetan desbardinek izen dire. Animetan zarie bideoklipek hemendik eurrera beste begi batzukaz ikustera?

Gogor eutsi. Etxien geratu. Alkar jagon.

Entzun ala hil.

Hodeien lana:
http://hodoandmarie.com/

https://www.instagram.com/hodo__and__…

https://vimeo.com/364289807

All tomorrow’s parties:
https://www.youtube.com/watch?v=NVtIj…

In-Edit:
https://www.filmin.es/canal/in-edit

 

BIRUS DA PIZTIA #3 COBRA

Koarentena on!

Musikiek zinemiegaz ez dekola loturerik? Ba, arinaukoan gai honetan sartu baginen, oingo honetan gehixau sakondu dogu. Horretarako, gure film gustokoenatako soundtrackak ekarri doguz lehenengo atalari musikie jartzeko.

Ostien, Kokein, Osso edo Kafha taldietan ibiliniko eta, geur egun, Cobragaz dabilen Haritz Lete gonbidau dogu piztixon kaixolara, gure galdera nahiz erronka danak pasetako geuze dan ikusteko!

Konfinamentu-sasoi honetan ahal dogun ilusino gehixen ipintten jarraitzen dogu, etxeko egonaldixe tartetxu batez eztitzeko.

Entzun ala hil!

BIRUS DA PIZTIA #2 GORPUZKINGZ

Koarentenie luze eitten doiela? Ba, eutsi Birus da Piztian beste sesino bat! Oingo honetan, ganera, urruneko gonbidauek batu jakuz, Gorpuzkingz taldekoak. Eureri atal desberdineko alkarrizketa bat ein dotsague eta euren gomendixo musikalak be entzun doguz.

Baina, arinau, musikiegaz lotuniko pelikula-zerrenda bat proposatu gure ixen dotsuegu, egun luze honeetan ikusi ahal ixeteko. Berrogeialdixe gatx doie, baia gure etxiek musikaz, zerbezaz ta bizipozez ganezka segiduten dabe!

Entzun ala hil!

Birus da Piztia #1

Garai gogorratan, konponbide eraginkorrak! Irratsaio normal bat eittie gatxa da koronabiruse dala-ta, baina ordenagailuek isetu doguz ta Biztu da Piztia Birus da Piztia bihurtutie lortu dogu.

Kontziente gara egoera honetan saio normal baten dinamismoa ta kalidadie lortzie ezinezkoa dala, baina geure aletxue jarri dogu ta etxeko ordu luziek apur bet leunduteko bide bat zabaldu.

Oingo honetan gure lagun Kostelo eta Martin be batu jakuz, koarentenako gure kantak proposatuteko. Beste barik, etxien geratu, atara leihoatara kazola ta burruntzalixek errege arrotzan kontra ta, batez be, entzun ala hil!

Biztu da Piztia #12 Lekuek + Edorta

Piztikume! Bueltan gauz! Eta oingoan, leku berien bada be, Lekuek jaialdixe omendu gure ixen dogu. Horretarako, lehenengo atalien festibaleko antolakuntzan parte hartzen daben Unai Olaeta alkarrizketatu dogu, Gernikeko musikien aste magiko honen nundik norakoak azaltzeko.

Ostien, Eutanasia edo Tooth moduko herriko talde enblematikoatan ibiliniko Edorta Apraiz hurreratu jaku, bere bixotza ekarri doskun hardcore-a baino samurraue dala erakutsi eixez.

Eta, zelan ez, gainontzeko agenda musikalari be errepasoa emoteko tartie hartu ostien, irratsaioa Lekuek-eri ta gure gonbidatueri keinu einez amaitxu dogu, poema musikatu bet medixo.

Entzun ala hil!

Biztu da Piztia #11 XSakara

Bermiora itzultzeko gogoz hasi dogu astiongo Biztu da Piztia! Handik, Xabier Gutiez “Xsakara” hurreratu jaku. Baina, lehenengo, gure Osamak zuztarratara itzuli gure izen deu eta emakumezkoak rap zein hip hop munduen zelan murgilddu ziren argitxu dosku, Whitney Houston zanari ein dotsagun omenalditxue eta guzti.

Ostien, esan lez, Xsakarak bere bixotza fonoteka bidez zabaldu dosku, bera markeu dabeen zazpi kantak erakutsi eixez.

Eta, zelan ez, itzultzeko gogoz amaitxu dogu gure saioa: azken poema musikal inprobisaduen gure entzule eta pizti diren guztixeri zeozer itzuli nahixen. Ze, itzuliko gara, ezta?

Entzun ala hil!

Biztu da Piztia #10 Etxekalte + Kaleko Urdangak

Musikie nonahi dabilen astiotan, Piztixok be handik hona gabiz! Astiongo saioan, hasteko, Iparragirre Rock Elkartien eta Trinkete Antitxokoan emoniko kontzertuek errepaseu doguz, Kaleko Urdangari ein geuntsien alkarrizketie komentetiez gain.

Ostien, Bermiotik, Etxekalte taldeko partaidiek etorri jakuzen euren talde-fonoteka pertsonala erakusten. Akabuen, geure proposamen musikalantzat be tartetxue hartu gendun eta, zelan ez, saioa bukatuteko ibilten dogun amaiera berezixe be ein gendun.

Entzun ala hil!

Rock Against Spain ekimenaren barruen, Iparragirre Rock Elkartien Pilseners talde katalan mitikoagaz edo Oldarkor debatarrakaz kontzertue eskaini orduko, Kaleko Urdangak taldeko Biru, Ekaitz eta Moto Astrako 2. solairure hurreratu jakuzen, alkarrizketatxu bet eitteko.

Bertan, “Nortasuna” izeneko euren azken lan luzieri buruz, Euskal Herriko kaskamotz-eszenieri buruz eta euren gomendixo musikalari buruz mintzo ixen ginen. Kaleko Mobida izeneko irratsaiotik datozen hiru pertsona ixenda, benetako jokue emon euskuen. Ez galdu!

 

 

Biztu da Piztia #9 Sanda

Piztixen erregie bere erreinuen dau. Gure gerra-korrespontsal propixoa dan Sandalio etorri jaku oingoan, bere fonotekie ekarteko.

Arinau, baina, geurien ezagun zaharra dan Pello Arzanegi “Arza” hurreratu jaku, geurien euko dogun jaialdi alternatibo erakargarri baten barri emoteko.

Akabuen, zelan ez, gure proposamen musikalan txandie ixen da, saioa amaitxuteko hartu dogun ohitxura barrixe orduko.

Entzun ala hil!


Biztu da Piztia #8 Remen anaixek

Urte barrixen hotzagaz, piztixek bero-bero bueltan datoz mikrofonoatara!

2020xeri hasikerie emoteko, Osamak euskal hip hop ta rapan lehen pausoak ekarri doskuz. Ostien, “Neba-Arrebak” atal barrixe estreneu dogu; han, Sarkorren ibilineko Jon Rementeria eta Kaleko Urdangak, Tears&Beers edo Bertsiolarixek proiektuetako Aritz Rementeria anaixek hartu dabe berbie, euren arteko musika-transmisinoa mintzagai.

Irratsaioan akabue, barriz, agenda musikalak ta saioak eurrera ein artien gorpuztu dogun olerki musikatu batek hartun dabe.

Entzun ala hil!