SARE ON konfinamendutik 5

Sare On Konfinamendutik 5.saioa dugu. Bertan konfinamendu egoeraren aurpegi ezberdinak jaso ditugu zenbait sarekideren bidez: Leire Gonzalez medikua, Erlantz de la Fuente bisitak egiten dituen laguna, eta Mikel Mundiñano Sare Nafarroako kidearenak, besteak beste.

Horri gehitzen zaizkio ohiko Patxi Gaztelumendiren gatibutza eta literatura kolaborazioa, eta oraingoan Koldo Gezuragaren eskutitza, bertso bidez eskainia.

Sare On guztioi!

BIRUS DA PIZTIA #5 Ander Arros

Podcast modure entzuteko:

Badator kirolagaz giharrak mobitzeko baimena, ta guk gure giharrik gustokoenak mobitzen jarraitzen dogu: musikiegaz hunkitxuten diren belarrixek ta bixotzak!

Oraingo Birus da Piztia saio honetan, lehenengo, gure logelatako apalatara jo dogu, eta gure binilo berezixenetako batzuk heuts artetik berreskuretu.

Ostien, Ander Arros “&der” etorri jaku, musika eletronikoak, nahasketa musikalak, biniloak eta bere influentzi nagusixek erakusten.

(Biniloak) entzun ala hil!

Sare On Konfinamendutik 3

Sare On guztioi!

Konfinamendutik 3.saioa egin dugu: Maritxu Jimenez psikologoa eta Jaiki Hadi.ko kideak bere hausnarketa bidali digu. Patxi Gaztelumendi kazetariak gatibutza eta literatura kolaborazioan “Gatibu jaio nintzen”. Eta Idoia Fernandez.ek lagun presoa ezin bisitatzearen gora-beherak helarazi dizkigu.
Etxerako bidea saretzen jarraituko dugu!

BIRUS DA PIZTIA #4 Hodei Ensunza

Archive plataforman ikusteko:

https://archive.org/details/jitsimeetgooglechrome20200401213950trim

Zelan daroazue koarentenie? Etxeko egonaldi honetako gauzarik normalena interneten uger ein ta, bestiek beste, bideoklipek ikustie dan honetan, musikiek diseinuegaz eta animazinoagaz dekon loturie ekarri gure izen dogu Birus da Piztian sesino barri honetara.

Horretarako, Biztu da Piztian jarraitzaile sutsue dan Hodei Ensunza “Hodo” Bartzelonatik batu jaku, animazinoari, diseinueri, bideokliperi edo bere ibilbide pertsonal nahiz profesionalari buruz berbetako.

Arinau, baina, piztixok be gure bideoklip animauen proposamenak bota doguz, eta emaitzek bene-benetan desbardinek izen dire. Animetan zarie bideoklipek hemendik eurrera beste begi batzukaz ikustera?

Gogor eutsi. Etxien geratu. Alkar jagon.

Entzun ala hil.

Hodeien lana:
http://hodoandmarie.com/

https://www.instagram.com/hodo__and__…

https://vimeo.com/364289807

All tomorrow’s parties:
https://www.youtube.com/watch?v=NVtIj…

In-Edit:
https://www.filmin.es/canal/in-edit

 

BIRUS DA PIZTIA #3 COBRA

Koarentena on!

Musikiek zinemiegaz ez dekola loturerik? Ba, arinaukoan gai honetan sartu baginen, oingo honetan gehixau sakondu dogu. Horretarako, gure film gustokoenatako soundtrackak ekarri doguz lehenengo atalari musikie jartzeko.

Ostien, Kokein, Osso edo Kafha taldietan ibiliniko eta, geur egun, Cobragaz dabilen Haritz Lete gonbidau dogu piztixon kaixolara, gure galdera nahiz erronka danak pasetako geuze dan ikusteko!

Konfinamentu-sasoi honetan ahal dogun ilusino gehixen ipintten jarraitzen dogu, etxeko egonaldixe tartetxu batez eztitzeko.

Entzun ala hil!

BIRUS DA PIZTIA #2 GORPUZKINGZ

Koarentenie luze eitten doiela? Ba, eutsi Birus da Piztian beste sesino bat! Oingo honetan, ganera, urruneko gonbidauek batu jakuz, Gorpuzkingz taldekoak. Eureri atal desberdineko alkarrizketa bat ein dotsague eta euren gomendixo musikalak be entzun doguz.

Baina, arinau, musikiegaz lotuniko pelikula-zerrenda bat proposatu gure ixen dotsuegu, egun luze honeetan ikusi ahal ixeteko. Berrogeialdixe gatx doie, baia gure etxiek musikaz, zerbezaz ta bizipozez ganezka segiduten dabe!

Entzun ala hil!

Sare On konfinamendutik

SareOn guztioi!

Egoerak kinka larrian jartzen ari gaituen honetan elkar zaintzea ezinbestekoa dugu. Sarea inoiz baino garrantzitsuagoa da. Biztu irratiaren uhinak baliatuko ditugu konfinamentitik SareOn irratsaio berezia egiteko. Irudimena ardatz, urrun daudenekiko elkartasunez, etxekoak etxean izateko aldarrikapenez betea: Eneko Villegas, Faustino Villanueva (Txapu), Oihana Cabello, Iñaki Aurrekoetxea, Patxi Gaztelumendi eta Estanis Escribanoren laguntzarekin.
Uhin birtualak balia ditzagun eskubide urraketarik ez, hemen, denak eta orain aldarrikatzeko.

Birus da Piztia #1

Garai gogorratan, konponbide eraginkorrak! Irratsaio normal bat eittie gatxa da koronabiruse dala-ta, baina ordenagailuek isetu doguz ta Biztu da Piztia Birus da Piztia bihurtutie lortu dogu.

Kontziente gara egoera honetan saio normal baten dinamismoa ta kalidadie lortzie ezinezkoa dala, baina geure aletxue jarri dogu ta etxeko ordu luziek apur bet leunduteko bide bat zabaldu.

Oingo honetan gure lagun Kostelo eta Martin be batu jakuz, koarentenako gure kantak proposatuteko. Beste barik, etxien geratu, atara leihoatara kazola ta burruntzalixek errege arrotzan kontra ta, batez be, entzun ala hil!

Sare On #10

Gaurko irratsaioan bi elkarrizketa izan ditugu: Aritz Maldonado 40minutu rock-eko antolatzaileak festibalaren balorazioa egin digu, eta Josu Barandikak Harrera elkartearen berri eman digu.

Horrekin batera, Maider Amutioren lekukotza eta Jon Rementeriaren eskutiza izan ditugu, kolaborazio gisa. Hurrengo irratsaioa datorren martxoaren 16an (astelehena) izango da.

Sare On guztioi!