Mikro Irekian #7 Egurre


5 urte bete dire Gerniken oin martxan dauen gazte asanbladie sortu zala eta hori ospatzeko Ane Ramos eta Bego Fernandez gonbidatu doguz Mikro Irekian berba eitzera. Azkenengo urtie mobidue izen da Egurrentzako eta guzti horren inguruen jardun gara.

Entzun irratsaioa!

    • Egurren sorrerie eta bilakaeri
    • Okupazinoa, erraminta bat
    • Urteurrenerako ekintzak
    • Galdera laburrek
    • Gomendioak!
Advertisements

Mikro Irekian #6 Busturialdea Harrera Eskualdea

 

Bustutialdea harrera eskualdie izengo zala aurresan ban bonbardaketien 80. urteurrenien ein zan martxiek. Eta ixe bi urte geroau hemen dekoguz Florian eta Mohamed, Afrikatik etorriniko Gernikeko herritar barrixek. Hori dana ez zan posible izengo Harrera taldie barik eta horretarako Alejandra Loizagan parte hartzie be euki dogu, urritxik hona eindako dana azaltzeko eta balorien jartzeko. Gainera, datorren urtarrilen 29xen Astra Zinema Paradison hasiko dogun ekimenari buruz be jardun gara, zeinetan frantsezezko pelikulak proiekteko doguzen. Lehenengoa LE HAVRE izengo da.

Entzun irratsaioa!

    • Harrera Taldien sorrerie eta Ongi Etorri Errefuxiatuak
    • Emigrante edo errefuxiatu izetieri buruzko hausnarketa bat
    • Europara heldu arteko bidaixe
    • Euskal Gizartie eta ideologia faxistan agerpena
    • Gomendioak!

Gaberdiko Cowboy #7 Zinearen urterik onena?

Aurrekoan trago bat hartzen egon ginela, urte zinematografikoari buruz berbetan hasi ginen eta honek irratsaio baterako emoten deuela ikusitze, hamen gauz. Beraz, zein da zinemaren urterik onena edo behintzet asko guste jakuna?

  • Testuingurue
  • Musikie
  • Urte horretako pelikula gogoangarrixenak
  • Eta beste tonteri asko…

Gainera Eder Arrutin eskutik Animieri buruzko sekzino bat be euki dogu.

ENTZUN EIXUE!

METAL FABRIKA #9

Atzoko irratsaioan Etorkizun Beltzako Gorka Mena Benitogaz Dimetal Festen inguruan luze berba eitzeko plazerra euki gendun. Baina egon zan denpora Vermeio Folk Metal FestBilbao Deathfest eta nola ez gure hurrengo Metal Fabrika (Bullets of Misery, Holy Txala, Karmak)n inguruen berba eitzeko eta temazoak jartzeko be. GORA METALA ETA MAITE DOGUNETIK EITZEN DOGUZEN EKIMENAK!!!

TALDEAK: Auritz, Ankhar, Extinction, The Wizards, Etorkizun Beltza, Incursed, Wormed, Bullets of Misery, OST

METAL FABRIKA #8

III. denboraldiaria hasiera emango diogu!! Horretarako udan zehar arreta deitu diguten talde batzuk ekarri ditugu uhinetara. Baita DIMETALFEST ekimen handi horri merezitako aipamena egin!! Ta bukatzeko, klasikazoa.

TALDEAK: Omnium Gatherum, Vektor, Vortice, Bones of Minerva, Battle Beast, Depths, Prosodia, Holy Txala, Vhaldemar, Crisix, Su ta Gar

Mikro Irekian #4 Sare Feminista

Mikro irekian bueltan da eta Gernikeko jaixek ganien dekoguzelez, Sare Feministako Ane Ramos eta Libe lizarragagaz batu gara jaixetako protokoloari buruz berba eitzeko, gauza askon artien.

  • Abortue Argentinan
  • Martxoak 8
  • Sare Feminista(k)
  • Erakundiek eta antolakuntza feministie
  • Justizia patriarkala

 

Hasierako poemie Laia Carbonellen Finlàndia liburuko “Los caminos de la vida” poemien itzulpen bat da.

Mursegok einiko itxoitenen bertsinoa Erre Harriak youtubera igoniko bideo batetik atata dau. Gogoratu daigun Erre Harria espetxien dauela mozal legiegaitxik.

Iseo & Dodosound San Roke egunien eukiko doguz gurien

Anarin Iparraldeko neska Igor Zalbideak igoniko bideo batetik lortu dogu.

METAL FABRIKA #7

Irratsaio honetan formatoa pixkat irauli dogu. Kide bakoitzak kanta bat aukeratu behar izan du eta besteok estilo horrekin jokatuz kanta berri batekin erantzun, inprobisazioa bide. Onartu behar dogu talde interesgarriak urten direla uhinetara. Gainera beti bezala proposamena, kontzertu agenda eta klasikoa. On egin!!

TALDEAK: Opeth, Porcupine Tree, Parasite Inc., Liquid Tension Experiment, Yngwie Malmsteen, Cynic, Ghost, Avatar, Kovenant, Lacrimosa, Haggard, Gothminister, Vampiria, Minerva, Fractality, Sepultura
KONTZERTU AGENDA:
Ekainak 15- Hangover Metal Fest: Mendeku Itxua + Minerva + The Eleventh Plague
Ekainak 16- Nuntxaku Gauak: The Wizards + Hammerkillers + Backbone
Ekainak 23- New Generation Fest: Meltdown + Worth It + Minerva + Uckaia + Holy Txala
Ekainak 30: Cerebral Effusion + Vermis Antecessor + Fractality

METAL FABRIKA hemen dugu berriz!

Denboraldi honetako lehen kontzertua, Lekittoko Didar-en Kresalcoreagaz hasiko dugu; beraien disko barria aurkeztuko dutelarik.
Hurrengo taldea, Aesthetic izango dira, Ondarrutik.Hauek, “Black metala”, Death metala” eta antzekoak, pasadizu progresiboekin modu  zoragarrian nahasten dakizkitela erakutsiko digute.
Azkenik, Lasarte-Oriatik Hilotz-ek astinduko ditu gure belarriak, beraien thrash metal soinu gordinegaz. Hauek ere ikaragarriak dira.
Betiko legez, barran ateratako dirua, dagoeneko internetez 24 orduz emititzen den “Biztu Irratia” sustatzeko izango da. Egurreeeeeee !!!!!