METAL FABRIKA #7

Irratsaio honetan formatoa pixkat irauli dogu. Kide bakoitzak kanta bat aukeratu behar izan du eta besteok estilo horrekin jokatuz kanta berri batekin erantzun, inprobisazioa bide. Onartu behar dogu talde interesgarriak urten direla uhinetara. Gainera beti bezala proposamena, kontzertu agenda eta klasikoa. On egin!!

TALDEAK: Opeth, Porcupine Tree, Parasite Inc., Liquid Tension Experiment, Yngwie Malmsteen, Cynic, Ghost, Avatar, Kovenant, Lacrimosa, Haggard, Gothminister, Vampiria, Minerva, Fractality, Sepultura
KONTZERTU AGENDA:
Ekainak 15- Hangover Metal Fest: Mendeku Itxua + Minerva + The Eleventh Plague
Ekainak 16- Nuntxaku Gauak: The Wizards + Hammerkillers + Backbone
Ekainak 23- New Generation Fest: Meltdown + Worth It + Minerva + Uckaia + Holy Txala
Ekainak 30: Cerebral Effusion + Vermis Antecessor + Fractality
Advertisements

METAL FABRIKA #6

Denboraldi honetako “Metal Fabrika” kontzertuak amaitutzat eman ditugu baina ez irratsaioak!!! Maiatzeko irratsaioko erronka berezian gure hizlariak aurrekoaren gustoko litzatekeen taldeak ekarriko dituzte. Asmatuko dute? Horretaz gain proposamen bereziak, datozen kontzertuak, klasikoa eta barre ugari.

Taldeak: Rhapsody, Carcass, Archspire, Emperor, Fleshgod Apocalypse, Gods of Silence, Orion Child, Epica, Symphony X, Angelus Apatrida, Elffor, Led Zeppelin

Eztena

Eztena, gazte asanbladatik jaixo dan proiektu bat da. Jabetza pribatue herrixen eskuetan jarri, eredu alternatibo bat martxan jarri eta komunala eraikitzeko helburuegaz sortu dana. Bestiek beste, etxebizitzien arazoa, gaztiok harremantzeko espazixo faltie edo liburutegi baten biherizena izen die gazte talde hau gernikeko “bloke laranjie” okupetera bultzatu daben arrazoiek.
Gora Okupazioa!

METAL FABRIKA #5

ASTRAko ganbaran grabatutako irratsaioa Apirilak 14an egongo den Metal Fabrika hizpide izanik. Azken aldi honetan erabiltzen hari garen formatoa mantenduz lehendabizi gure hiru hizlariak mokoka harituko dira bakoitzak bere kantak defendatuz, ondoren proposamena, Metal Fabrikan hariko diren taldeen aurkezpena eta klasikoa amaitzeko. On egin!!!

Taldeak: Nervosa, Coprofago, Nightwish, Abnormality, Nightwish, Arch Enemy, Blackbeltz, Mitosia, Kraussk, OST, Warlock

Mikro Irekian #3 Irola Irratia

Gernikako LEKUEK festibalean irrati libreen inguruko solasaldi bat antolatu dogu BIZTU IRRATIkook. Plazer bat izan da gure artean IROLA IRRATIAko bi kide (Jon eta Pedro) izatea. Mahai ingurura BIZTU IRRATIko Ariane ere gonbidatu dogu eta Aritz izan dogu dinamizatzaile. Bertan ibili gara ordu bete luzez gure irratien eta irrati libreen oraina eta geroaren inguruan sendo hausnartzen. Beti barre artean, noski ;). Hurbildutako jendeak ere izan zuen debatean parte hartzeko aukera. Denaren gainetik… GORA IRRATI LIBREAK!!

Kilometro Berlau: #2 Parte Hartuz

“Astran amets politikoa danon artien eraikitzeko asanblada, gure hortzimuga identifikatzeko eta lanien hasteko.”
Asanblada astie dogu hau eta horregaitxik irratixe kalera atara dogu, Leioako Unibertsitatera hain zuzen be. Bertan, Parte Hartuzeko masterreko ikasliek diren Alazne eta Iagogaz batu gara ez bakarrik zapatukoari buruz berba eitzeko, baitte 1. asanblada, ideien laborategi eta abarreri buruz. Entzun!

Metal Fabrika #4 (II. denporaldia)

Kostata baina hemen gatoz 2018 lehen irratsaioarekin. Hainbat eztabaida eta “vacile” artean Gernikako LEKUEK festibalean METAL FABRIKAk jarriko duen aletxoari buruz hitz egingo dugu, proposamenak, klasikoak eta beste hainbat!!! Dena ere metalaren esparruan. On egin!!!

Taldeak: Avantasia, Equipoise, Mendel, Masterplan, Immolation, Behemoth, Aeonic, Etorkizun Beltza, Moonloop, Legen Beltza, Ozzy Osbourne

Kilometro Berlau: #1 Esperimentua

Urtarrilen 27xen aurretik irratsaio hau grabeu dogu, Kilometroan 1. asanbladien garrantzixe helaraztelo helburuegaz. Ganera, jentie asanbladara zein bazkarire etorteko animetiez gain, 0. asanbladatik hona ein dogun biherra azaltzen saiatu gara, metodologia, komunitate eta komunikazino lan-taldiek euki daben funtzinoa azalduz gauza askon artien…