METAL FABRIKA hemen dugu berriz!

Denboraldi honetako lehen kontzertua, Lekittoko Didar-en Kresalcoreagaz hasiko dugu; beraien disko barria aurkeztuko dutelarik.
Hurrengo taldea, Aesthetic izango dira, Ondarrutik.Hauek, “Black metala”, Death metala” eta antzekoak, pasadizu progresiboekin modu  zoragarrian nahasten dakizkitela erakutsiko digute.
Azkenik, Lasarte-Oriatik Hilotz-ek astinduko ditu gure belarriak, beraien thrash metal soinu gordinegaz. Hauek ere ikaragarriak dira.
Betiko legez, barran ateratako dirua, dagoeneko internetez 24 orduz emititzen den “Biztu Irratia” sustatzeko izango da. Egurreeeeeee !!!!!
Advertisements