Kilometro Berlau: #0. Asanblada

Irailen 30ien Astran 4. Kilometroa martxan jarriko da komunitatie indartzeko helburuegaz. Arrazoi honegaitzik Ane ta Ibonegaz elkarrizketie ein dogu. Bai ikuspuntu pertsonaletik eta bai talde eragileko partaide moduen oin arte einiko lana eta aurrerantzien zer ekarko dozkun 4. kilometro honek azalduko dozkue.

Advertisements

Mikro Irekian #1 Learning From the Past For a Better Future

Gerniken ospatuko diren topaketetan, Learning From the Past For a Better Future, memoria, antimilitarismoa eta bakea landuko dire batez be. Honetan, Irailaren 10etik 17ra bitartien ekintza ezberdinek egongo dire. Hori dana ta gehixauri buruz berba eitzeko Andreas Schaefter (Gernika Gogoratuz) eta Stefano Mezzigaz (Scola di Pace Monte Sole) batu gara, topaketa honen antolatzaile eta parte hartzaile moduen.

Irratixe kalera atara dogu!

Gerniken abuztuen 12xen ein zan gazte egunien, Guregune, irratixe pasilekure atara gendun. Kontue da Irratsaioa galdu ein zala (batek jakin zegaitzik). Irratsaioak 2 ordu ta erdi bueltie iraun bazen eta bertan musikie jartziez aparte Asunek Gernikeko talde feministieri elkarrizketa bat eintzagun, Iraian bidez. Jaixetarako eraso sexistan kontra prest egon zan protokoloa azaldu dozkun, Emakundek Aste Nagusirako ataraniko playlisten inguruen esan dozkun, dekon aitzaki bakarra euskeraz abesti gitxi dauzela eta beste gauza asko, guztiz interesgarrixe ta aberasgarrixe. Gazte egune antolatzen ibili zien Gontzal eta Amaiurek euren esperientzixe konte dozkuen eta argi geratu zan gazte egunek aurrera begire badekola ausporik, gernike herri mobilizatue da eta indder horren erakusle da guregune. Amaitzeko Koldo Gezuragagaz elkarrizketa bat euki genun, nun barre batzuk bota genduzen aktualitatie errepasetan, gaztiek eta teknologixeri mendekotasune, turismoa eta abar. Hori dana ta galdu zan podcastien geratuko dien kontu batzuk. Itzela izen zan! Gora Gazte Egune! Gora Biztu Irratixe!