Mikro Irekian # 0 (Underground Gauak)

Lehen irratsaio honetan Underground Gauak-eko sortzaile bi izango ditugu solasaldian. Normalean ikusten ez den hori azalduz eta argitasun osoz hainbat gairen inguruan beraien eritzi zintzo eta zuzena emanez.

Taldeak: Lion’s Law, Grade 2, Evil Conduct, Cicatriz, Hexen, Pennycocks, Turbofuckers, Nuevo Catecismo Catolico
Advertisements

Lehen bi irratsaioak martxan!!!

ASTRAko ganbarako hautsa astintzen hasi gara eta jarri dira martxan lehen bi irratsaioak.

Alde batetik Metal Fabrika, irratiari hainbat lagundu dion festibal horrek badu bere irratsaio propioa. Ordu bete luzez metalaren hainbat esparru ikutu eta gozatzeko aukera emango duena.

Eta bestetik Mikro Irekian irratsaioa. Inungo molde espezifikorik barik sortua eta bertara hurbiltzen den jendeak izaera emango dion irratsaioa.

Espero dogu hau hasikera baino ez izatea eta zuek ere irratsaio bat sortu nahi badezute hurbildu ASTRAra eta galdetu irratiagaitik edo idatzi zuzenean!! (biztuirratia@gmail.com)