Ahalegin berri baten hasikeran

Oraingoan lortuko ahal dogu? Orain dela bi urte irrati librearen proiektua geratu egin zen. Hainbat saltsatan sartuta geunden eta irratia momentuz alde batera utzi genuen. Baina bultzada berri bat eman diogu.

Streaming-a martxan jarri dugu. Momentuz ASTRAren web orriaren laguntzaz (bestela serbitzari eta domeinu batengaitzik ordaindu beharko genuke eta dirurik ez, dirurik ez).

Bestetik, programazio berri bat sortzen hasi gara. Euskal Herriko irrati libreen “Arrosa Sarea“ri esker, beste irratien irratsaioak erabiliz lortu dogu 24 orduko programazioa betetzea. Eskerrikasko!! Orain Busturialdeko edozein norbanako edo eragilek irratia erabili nahiko balu, korreo honetara zuzentzea baino ez dauka: biztuirratia@gmail.com

Lortuko dogu oraingoan? Ahalegin bat egingo da eta ikusiko dugu zer gertatzen den. Bagoaz!!!

Advertisements