irrati jardunaldiak

Kuña tailerraArrosa Sareak antolatutako euskal irrati libreen jardunaldietan egon ginen zapatuan, Astran. Euskal Herriko toki askotatik etorritako jendea batu zen Gernikan eta euskal irrati libreen mugimendua osasuntsu dagoela erakutsi zuten. Egitarau zabala osatu zuten Arrosa Sarekoek.

Goiza irratigintzako hainbat arlotako tailerrekin hasi genuen (laster igoko ditugu sarera erredakzio eta lokuzio tailerren grabaketak). Bazkal ostean sormenari lekua egin genion irratien arteko kuña lehiaketan eta horren ostean “Euskal Herriko komunikabideak erronka berrien aurrean” mahainguruan gaur egun
tokiko komunikabideen eta hedabide txikien etorkizunaz aritu ginen.

Nonguayazz taldearen kontzertuak eman zion amaiera egunari.

Jardunaldiak bukatuta, bertan ikusitakoa eta ikasitakoa, Astran sortu nahi dugun irratirako bultzada izatea espero dugu.

Advertisements